XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14.2. Gizarte-segurantzaren prestazioak

OSASUN-LAGUNTZA

-Medikuntza-prestazioak.
-Botika-prestazioak.
-Osasun-prestazioak

ALDI BATERAKO EZINTASUNA

-Kausak:

* Gaixotasun arrunta edo profesionala.
* Istripua, lanekoa izan edo ez.

-Gehienezko iraupena:

* 12 hilabete, beste 6 gehiago izan daitezkeela, tarte horretan medikuntza-alta lor daitekeela uste denean.

-Prestazio ekonomikoa:

* Oinarri erregulatzailearen %60. 4. egunetik 20.era.
* Oinarri erregulatzailearen %75. 21. egunetik aurrera.

-Prestazio hau ondoko hauek betetzen dituzten langileek kobratuko dute:

* 180 eguneko gabezialdia azken 5 urteetan, gaixotasun arruntaren edo lanaz kanpoko istripuaren kasuan.
* Erditu baino 9 hilabete lehenago altan egotea, azken 5 urteetan 180 eguneko kotizazio-aldia izanik.
* Ez da kotizazio-aldirik behar lan-istripuaren edo gaixotasun profesionalaren kasuan.

AMATASUNA

-Haurdunaldia:

* 16 aste, 18ra luza daitezkeenak bat baino gehiagoz erdituz gero.

6 aste gutxienez erditzearen ondorengoak izango dira.

-Adin txikikoa adoptatzea edo hartzea.

* Haurra 9 hilabetetik beherakoa bada, 16 aste.
* 5 urtetik beherakoa eta 9 hilabetetik gorakoa bada, 6 aste. -Amatasunagatiko prestazioa:
* Kobratzeko, altan egon behar da erditu baino 9 hilabete lehenago gutxienez, eta aurreko urtean gutxienez 180 egun kotizatu.

BALIAEZINTASUN IRAUNKORRA

-Partziala (errendimendu normalaren %33 edo gehiagoko murrizketa):

* Ezarritako 24 hilabeteko kalte-ordaina.

-Erabatekoa (lanbideko oinarrizko zereginak egiteko gaitasunik eza):

* Bizitza guztirako pentsioa, azken 8 urteko kotizaziotik sortutako oinarri erregulatzailearen %55.

Langileak 55 urte baino gehiago baditu, %75eko izango da.

-Absolutua (edozein lanbidetarako gaitasunik eza):

* Aurreko urteko oinarri erregulatzailearen % 100eko pentsioa.

-Baliaezintasun handia (aurreko egoera, oinarrizko ekintzetarako beste pertsona baten laguntzaren beharrak areagotua):

* Oinarri erregulatzailearen % 100eko pentsioa gehi %50, GSk laguntza bere gain hartzen ez badu.